ecodriving Ikastaroak (Irailak 16)

 

Eguna: Irailak 16 (ostirala)                                           Volver a actividades
Lekua
: Bilboko Suhiltzaile Parkeko Heziketa Gela (Luis Briñas kalea, 16)
Ordutegia: 10.00etatik- 14.00ra eta 16etatik- 20.00ra

ECODRIVING ikastaro honek gidatzeko era berria zabaltzea du helburu, erregai kontsumoaren, CO2 emisioen eta errepide segurtasunaren gaineko ondorio positiboekin. Ikastaroak lau orduko iraupena du, dohakoa da, eta lehenengo egun honetan 30 pertsonarentzat dago lekua. Parte- hartzaileek hobeto egokitzen zaien saioa aukeratu ahal izango dute, bakoitzako 15 tokiak bete arte.

Ikastaroak izaera teoriko eta praktikoa du, eta lau ataletan dago banatuta: lehenengo saio praktikoan, ikasleen abiadura eta kontsumo ohiturak neurtzen dira; ondoren era eraginkorrean gidatzeko eta ibilgailuaren inguruko ingurune irizpideen kontzeptu teorikoak irakatsiko dira. Hirugarrenez, modu eraginkorrean gidatzeko tekniken aplikazioa dator irakasleen erakustaldi praktikoekin abiadura eta kontsumo neurketa berriak eginez. Azkenik neurketetako emaitzak alderatuko dira, ondorioak aurkeztuz.

Era eraginkorrean gidatzeko teknika hauek azeleragailuaren eta martxen erabileran, ibilgailuaren desazelerazioan eta trafikoaren ezusteko egoeretan oinarritzen dira.

APUNTATE                                                                                                      VOLVER