kirol jokoak (irailak 16)

 

Eguna: Irailak 16 (ostirala)                                            Volver a actividades
Lekua:
Abandoibarra Pasealuekua
Ordutegia:
15.30tik 19.30ras

Saioak: Irailak 16ko ospakizunean, hiriburuko "Bilbo nire kotxe barik" Kirol Jokoen lehenengo edizioan, abiadura eta trebetasun nahasketa egongo da bi froga desberdinetan: txirrindularitza eta irristailu lasterketetan. Hauek mugatutako zirkuituetan burutuko dira.

Aldiro bi pertsonen artean gauzatuko diren lasterketetatik aterako dira amaierako irabazlea eta txapeldunordea. Horretarako, parte- hartzaileek beraien aurkariak baino azkarragoak eta trebeagoak izan beharko dute zirkuituan barrena ezarritako oztopoak gaindituz joan- etorri bat egitean.

Txanda bakoitzean, bi oztopo baino gehiago lurrera botatzen dituzten parte- hartzaileak kanpora joango dira eta oztopoak gainditu dituztenen artean, (edo bi gehienez bota dituztenen artean) helmuga lehenengo zeharkatzen duena irabaziko du.

Oinarri hauek froga bakoitzeko epaileak betaraziko ditu eta bere erabakiak behin- betikoak izango dira. Lehenengo eta bigarren postuak lortzen dituztenak sari interesgarriak izango dituzte zain..
APUNTATE                                                                                                     VOLVER