Zer da Mugikortasunaren aste europarra?

 

PHamargarren urtez Bilbok Mugikortasunaren Aste Europarrarekin bat egin du. Irailaren 16tik 22ra arte burutuko den aurtengo jardunaldiaren helburua, udal erakundeen bitartez, hiritarren artean garraiobide eraginkorren erabilera eta ibilgailu partikularraren ordezko aukerak sustatzea dira.

Asteari amaiera bikaina emateko "Bilbao nire kotxe barik" jardunaldia ospatuko du Bilboko Udalak irailaren 22an. Hiritarrak gai honetaz ohartzeko zenbait ekitaldi eta ekintza prestatu ditu egun horretarako duela gutxi oinezkoentzat jarri den Lutxana kalean.

2010. urtean Mugikortasunaren Aste Europarrean parte hartu zuten hirietan martxan jarri ziren 7.506 neurri iraunkorrak ekimen honen arrakastaren froga dira. Horietako gehienak oinezkoentzako eta txirrindularientzako azpiegiturak ezartzeko, trafikoa baretzeko eta garraio publikoaren erabilera errazteko.

Beste neurriren artean, Bilbon Bizi izeneko bizikleta mailegu-zerbitzu automatikoa finkatu zuen Bilboko Udalak pasa den urtean. Urte osoan zehar martxan dago zerbitzua, eguneroko ordutegi zabalekin eta hiri osoan zehar banatutako bizikletak hartu eta itzultzeko 19 leku desberdinekin.

"Modu eraginkorrean mugitzeaz ar igara. Zutaz ari gara!" aurten aukeratutako leloa da. Izan ere, aurtengo helburu nagusia baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen duten garraiobideei trantsizioa sustatzea da, garbienak eta ekonomikoenak bultzatuz, baita motorrik gabeko joan etorriak ere.

Aldaketa hauei esker 2020. urterako Europako Batasunak hurrengo xedeak bete nahi ditu energia eta klima arloetan: berotegi-efektu gas isurpenak %20an gutxitzea, eraginkortasun energetikoa %20an gehitzea eta energia berriztagarrien %20ren parte hartzea energiaren kontsumo osoan..

APUNTATE                                                                                                      VOLVER